
Enpresak egindako kaleratzeak direla eta, langileek lanuzteak egin dituzte eta mobilizazio bategaz erantzun dute gaur eguerdian, lantokiaren aurrean.

Udaren etorreragaz batera, San Joan jaiak ospatzen dabiltza Aulesti, Ziortza-Bolibar, Amallo eta Gorozikan.

Ekitaldi solidarioak AEA gaixotasuna ikusarazi, ikerketarako dirua bildu eta gaixoei zein haien familiei babesa adieraztea izango du helburu.

Euskotren eta Eusko Label ligen irekiera jardunaldia egingo dute domekan [ekainak 28], Buitrago del Lozoyan. Ondarroa eta Lekittarra ariko dira Riosequilloko urtegian lehiatuko den erlojupekoan.

Zapatuan [ekainak 27] hasiko dute IV. Igoera Herrikoien Liga, Aixerrotara Igoeragaz. Aurtengo lehiak zortzi hitzordu mantenduko ditu Busturialdea eta Lea-Artibai artean, ekainetik abendura.

Domekan [ekainak 28] 12:15ean "Marijeren Txokoa" izendatuko dute, lore eskaintza eta musikarekin lagunduta.