Lekeitio, Mendexa, Ondarroa eta Mutrikuko hondartzetan ez bainatzeko aholkatu du Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bainu eremuetan ez bainatzeko gomendioa eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Mutrikuko igerileku zaharrean, Ondarbeltzen eta Saturraranen debekatu egin dute bainatzea. Uraren kalitatea ez dela ona ondorioztatu dute.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Ondarroako Arrigorri, Lekeitioko Isuntza eta Mendexako Karraspio hondartzetan ez bainatzeko gomendatu du, asteburuan eroritako prezipitazio handiek uraren kalitatea kaltetu baitute. Mutrikun, berriz, Saturraran, igerileku zaharrean, eta Ondarbeltzen bainua hartzea debekatu dute.
Laginketak uraren kalitatea hobetu dela adierazten duen lagin bat lortu arte mantenduko direla jakinarazi dute: hurrengoa bihar [uztailak 1] egingo da, eta eguenean [uztailak 2] egongo dira eskuragarri emaitzak. Orduan emango dute gomendio berriaren berri.