Sormenaldiak "leporaino" bete du Lekeitioko Azkue Aretoa
Loraldiak antolatutako Sormenaldiak euskal kulturaz bete du Lekeitio ekainaren 24tik 26ra. Markina-Xemeingo egitaraua bihar [uztailak 1] hasiko da, Uhagonen, Mixel Etxekoparrek gidatutako 'Zuberoako Dantza' tailerragaz.
Sormenaldiko ekitaldiaSormenaldia Lekeition azken lau urteetan egin den Sormen Astea, aurten ere, erantzun oso positiboa jasan du. Ekainaren 24tik 26ra herria helburu garbia izan du: euskal kulturaren transmisioa, sorkuntza garaikidea eta komunitatearen indartzea. Antolakuntzatik balorazio positiboa egin dute: “Eguenean Azkue Aretoa leporaino bete zen”.
Urrats bat gehiago emanez, Markina-Xemeinera handitu dute egitasmoa. Markina-Xemeingo egitaraua bihar [uztailak 1] hasiko da Mixel Etxekoparrek gidatutako Zuberoako Dantza tailerragaz. Uhagon Kulturgunean jarri dute hitzordua. Parte-hartzaileek Zuberoako jauziak eta doinuak ezagutu eta praktikatzeko aukera izango dute. Eguenean [uztailak 2], Xiberoa Kantuz Loraturik. Txoriekin Hizketan saioak zinema eta solasaldia uztartuko ditu, Zuberoako sormen prozesuen inguruko ikuspegi berezia eskainiz eta ondoren sortzaileekin hitz egiteko aukera emanez. Egun berean, Mixel Etxekoparrek performance musikatua eskainiko du, inprobisazioa eta esplorazioa oinarri dituen sorkuntza libre baten bidez. Sormenaldia barikuan [uztailak 3] amaituko da Lur ikuskizunagaz; Maddi Oihenartek eta Juantxo Zeberiok musika, poesia eta testuak uztartuko dituzte, formatu intimo eta hunkigarrian.
