Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

"Kuadrillaka, baina denok elkarregaz" ospatuko dituzte Amorotoko sanmartinak

Badator Txan Txun Txunen igoera, eta honekin batera, Amorotoko San Martin jaien hasiera. Bihartik [uztailak 1] domekara arte [uztailak 5], kontzertuak, bazkaria eta adin guztietako herritarrentzako eskaintzagaz bete dute egitaraua.

Oibar Uribarri Bengoetxea
Amoroto
2026/06/30

Uztailaren hasieragaz batera datoz urtero Amoroto goraino betetzen dituzten San Martin jaiak. Egitarau bete-betea, bazkariak eta gau giro zoragarria herriko jaien sinonimo badira ere, herritarrek lanez betetako egunak izan dituzte biharko egun handiari hasiera eman baino lehen. Hala, amorotarrek eta ingurutik datozenek egunez eta gauez gozatuko duten egitaraua prestatu du jai batzordeak.

Txan Txun Txunen igoeragaz hasiko dituzte amorotarrek San Martin jaiak. Herriko jaietako pertsonaia eta irudi denagaz batera, txupinazoak emango dio hasiera egitarauari. Ohi bezala, eguazteneko eskaintzak “Lekeitioko eta inguruko gazteak” erakarriko dituela aurreikusten du jai batzordeak, hala, eurentzako eskaintza paregabeagaz datoz aurten ere. Folkloreari lekua eginez, Gorka Valdes eta Hekthor Folk artistek egingo dituzte eguneko lehen girotze lanak, eta ostean, rock doinuak eskainiko ditu Zauria talde lekeitiarrak. Lekeitiotik dator plaza goraino beteko duen 48280 taldea ere, publiko gaztea saltoka jartzera datorrena. Jai giroa eten barik, DJ Domin gernika-lumotarrak girotuko du Amorotoko gaua.

“Beti saiatzen gara herritar guztientzako eskaintza prestatzen”, hala, haur eta gaztetxoen eguna izango da eguena [ekainak 2]. Herri kirolak, pilota eta arrauna sustatzea helburu duen Sustabitz Fundazioaren eskutik, umeentzako herri kirol jardunaldia antolatu dute. Haurrek “herri kirol ikuskizuna eta parte hartzeko aukera” izan dezaten nahi du jai batzordeak, jai giroan ere, “bertoko kiroletan eta kulturan mugildu daitezen”. Kirol jardunaldiaren ostean, umeei zuzendutako musika eskiniko du Jon Casamayorrek.

Krono igoeragaz hasiko dute San Martin egunaren bezpera. Barikuan [uztailak 3] 17:30ean ekingo diote bizikleta gaineko lasterkariek 2,5 kilometroko ibilbideari. Antolakuntzak adierazi duen bezala, txapelak eta dominak banatuko dituzte lehenengo hiru emakume eta gizonezkoentzat, baita adin txikiko onenarentzat ere. Orain arteko markarik onena hausten saiatuko dira aurten ere. Bost minutu eta 38 segundotan jarri zuten marka duela bi urte, eta hori hobetzen duenak “sari berezia” izango duela aurreratu dute. Gaur garukoz, hamaika txirrindularik eman dute izena proban. Parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko aukera amotokojaixek@gmail.com helbide elektronikora idatzita eta bost euroren truke.

Igoera amaituta, “sorpresaz beteriko txupinazo berezia” egingo dute. Antolakuntzak ez du asko aurreratu nahi izan, hala ere, Txan Txun Txunegaz eta bere sorreragaz zerikusia duen ekitaldia izango dela azaldu dute, “bere historia ezagutzen ez dutenek ezagutu dezaten”. Eguzkia sartzeagaz batera, musika zaleek Amorotoko frontoia beteko dute Burutik eta Nafarroa 1512 taldeak eta Kanpax ikusteko. Sarrerak esteka honen bitartez erosi daitezke bost euroren truke, edo egunean bertan, zazpi euroren truke. Plazak ere izango du musika eskaintza, 02:30ean hasiko baita Herria erromeria. Ostean, DJ Pantxinetak girotuko du gaua. “Barikuan eta zapatuan jende asko” etortzea aurreikusi du jai bartzordeak; “betikoak batzuk, eta berriak, beste batzuk”.

San Martin eguna zapatuan [uztailak 4] ospatuko dute aurten. 12:30eko mezarekin hasiko dute eguna, eta ordu berean hasiko dira herriko kuadrillak paella prestaketetan: “14:00erako paellak prest egon behar dira, beraz, adin guztietako kuadrillak 12:30ak aldera batuko dira frontoian”. Duela pare bat urte lekualdatu zuten paella lehiaketa plazatik frontoira, izan ere, “inoiz ez dakigu euria edo eguzkia egingo duen”. San Martin egunez egingo dute amorotarrentzat bereziena den paella eguna: “Giro oso polita sortzen da frontoian, herri txikia izanik, adin guztietako jendea batzen da toki berean, eta jendea beti dabil kuadrilla batetik bestera. Talde bateri zer edo zer falta bazaio, albokoari eskatzen dio, horrela ibiltzen gara: kuadrillaka, baina denok elkarregaz“. 15:00etan hasiko dute bazkari herrikoia, jaietan ohiko izaten den legez, mahaitik altxatzeko momentua luzatuz. 20:00etan hasiko dute plazan gaueko eskaintza Sakatu! elektrotxarangagaz. Ostean, Txapela Brava eta Mirua taldeek eskainiko dute kontzertua. Gaua luzatu nahi dutenek DJ Maikiñoren eskutik izango dute musika.

Domekan [uztailak 5] herriko nagusien eguna izango da. Frontoian bazkaria egingo dute, eta bazkalostean mus eta briska txapelketak ospatuko dituzte.

Eraso matxisten aurrean mezu argia zabaldu du jai batzordeak: “Antolatuta gaude”. Jai giroan gertatu daitezkeen erasoen aurrean protokoloa prestatu eta abiatu du antolakuntzak. Puntu morea izateaz gain, naranjaz jantzitako arduradunak izango dira plazan, edozein abisu edo salaketa jarri behar izatekotan, eurengana jotzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.