
Amaitu dira Markina-Xemeingo Alde Zaharreko lanak, eta espazio berriari harrera egiteko ekitaldia egin zuten atzo [ekainak 18].

Aulestiarrak prest daude sanjoanetako magian murgiltzeko. Herritarrek hamaika ekintzaz beteko dute Aulestiko plaza eta inguruak ekainaren 19tik 25era bitartean. Ez dira faltako Ipuin Topaketa, Sobra sariketa, Desafioa edota Paella Txapelketa.

Musikariak, antzerkia, jolasak, jan-edanak eta aurreko urteko txar guztiak erreko dituen sua izango dira aurtengo San Joan jaien oinarri. Auzolanaren eta elkartasunaren garrantzia azpimarratu dute ziortza-bolibartarrek jaien hasieratik. Herritarren gozamenerako herritarren lanagaz erakitako San Joan jaiak izango dira aurtengoak ere.

Gaitz guztiak baztertu eta onei ongietorri beroa emateko prest daude Lea-Artibaiko hainbat auzotako bizilagunak. Eguraldi beroari aurpegi onagaz aurre egiten laguntzeko, gaurtik San Joan egunera bitartean musikak, bertso saioek, herri bazkariek, herri kirol erakustaldiek eta suen pizteek hartuko dituzte eskualdeko hamaika txoko. Ohi legez, urteko egunik luzeenaren ospakizunetan giro ona izango da protagonista.

Etzi [ekainak 21], Azokatik Mahaira: Sukaldean Behin tailerra egingo dute, 11:30ean, Merkatu Txikian. Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak gidatuko dute tailerra. Herritarrek ez dute saioan parte hartzeko izenik eman beharko.

Euskal Herriko Pilota Egokituko Txapelketa irabazi du Eneko Sagarmendik. Lazkaoko Jose Miguel Barandiaran pilotalekuan jokatu zuen partida Unax Gurrutxaga zumaiarrarekin.