Ereinotza lotu die Alde Zaharrari
Amaitu dira Markina-Xemeingo Alde Zaharreko lanak, eta espazio berriari harrera egiteko ekitaldia egin zuten atzo [ekainak 20].
Markina-Xemeingo Alde Zaharraren lanen amaiera ospatzeko ekitaldia egin zuen atzo [ekainak 18] udalak. “Prozesu luzea” izan dela aitortu zuen Iratxe Lasa alkateak, eta ekitaldia baliatu zuten lanetan aritu ziren enpresa, langile eta udal eragileei eskerrak emateko. Alde zaharreko bizilagunak ere aipatu zituzten, prozesu guzti honetan lanek eragindako eragozpenen aurrean izan duten jarrera eredugarriagatik. Merkatari eta ostalariei ere eskerrak eman dizkie lanek iraun duten denbora guztian euren denda eta tabernak zabalik mantentzeagatik. Orain, “espazioa bizitzeko garaia” dute herritarrek.
Baserrien teilatuak amaitzen zituzten eran, ereinotza jarri zuten alde zaharra osatzen duten kaleetan. Haizea Rotaetxe eta Naia Zelaia izan ziren, bertsotan, eta Zerutxu Dantza Taldea, dantzan, Alde Zahar berriari ongietorria eman zienak. Ostean, Josepa Kale-kale taldea aritu zen alde zaharrari musika jartzen eta berriro ere bizitzaz betetzen.