Herritarren Arreta Zerbitzua arratsaldez ere egongo da
Lekeitioko Udalak arratsaldetan Kultur Etxean herritarrei arreta emateko zerbitzua jarri du martxan. Helburua da goizeko zerbitzua osatzea.
Herritarren Arreta Zerbitzua hobetzeko lanetan aritu ondoren, Lekeitioko Udalak arratsaldetan Kultur Etxean herritarrei arreta emateko zerbitzua jarri du martxan. Helburua da “udal administrazioa herritar gehiagoren ordutegietara egokitzea“, udal izapideak eta kontsultak arratsaldez ere egiteko modua izan dezaten. Helburu horri erantzuna emanez, arreta zerbitzua martitzenetik barikura 15:ooetatik 21:00etara eta zapatuan 16:00etatik 21:00etara egongo da herritarren eskura.
Ordutegi berri horretan, lekeitiarrek udalari zuzendutako sarrera erregistroak aurkezteko eta udalaren zerbitzu, izapide eta jardueren inguruko informazioa jasotzeko modua ere edukiko dute. Udalak jakinarazi du arratsaldeko zerbitzuan kudeatu ezin dituzten kontsulta zehatzak goizeko zerbitzuan kudeatuko dituztela telefono edo helbide elektronikoaren bitartez.