Zabalik dago Lekeitioko Santo Tomas Azokarako izen ematea
Azaroaren 10era bitartean eman behar da izena. Salmentarako 32 postu egongo dira, eta udal baimena ezinbestekoa izango da bertan saldu ahal izateko.
Urtero bezala, Lekeition Santo Tomas Azoka egingo da abenduaren 21ean, eta Lekeitioko Udalak eta Lea Artibai Landa Garapenak bertan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute. Azaroaren 10a izango da izena emateko azken eguna. Azokan parte hartzeko oinarriak eta izen emate orriak Lea Artibai Landa Garapeneko webgunean daude eskuragarri, eta ekoizle, artisau, herriko talde eta abeltzainek, bakoitzak bere eskaera orria eta dokumentazioa aurkeztu beharko ditu.
Dokumentuak aurkezteko bi modu izango dituzte interesatuek. Internetez bidali ditzakete imendizabal@leartibaifundazioa.eus helbide elektronikora edo presentzialki joan daitezke dokumentuak aurkeztera Lea Artibai Landa Garapeneko bulegora (Xemein Hiribidea, 12, A, Markina-Xemein).
Bestelako erakundeek azokan egon nahi izanez gero, Lekeitioko Udalaren bitartez kudeatu beharko dute baimena: jaiak@lekeitio.eus-era idatzita edota udalean bertan agertuta; Resurreccion Mª de Azkue, 5 Lekeitio helbidean.
Azokan salmentarako 32 postu egongo dira, eta udal baimena ezinbestekoa izango da bertan saldu ahal izateko. “Parte hartzaile bakoitzarentzat postu kopurua antolatzaileek erabakiko dute, jasotako eskari kopurua eta postu kopuruaren zein lekuaren arabera. Halaber, antolatzaileek erabakiko dute bakoitzaren kokalekua.