Hirukidek arreta zerbitzua eskainiko du bihar Lekeition
Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioak kide ugariko familiek lortu ditzaketen abantaila eta onurei buruzko informazioa eskuratzeko aukera emango du bihar. Bertaratu aurretik formularioa betetzea gomendatzen dute.
Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioa Lekeition izango da bihar [urriak 29] eta Eusebio Erkiaga Kultur Etxeko Basterretxe gelan jarriko dute arreta zerbitzua “bertako eta inguruko udalerrietako kide ugariko familientzat dauden abantailen eta onuren berri emateko”. Zerbitzua 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, eta ondorengo gaien inguruko informazioa jaso ahal izango dute bertaratuek:
- Kide ugariko familia eskubideak.
- Laguntzen/hobarien eta baimenen informazioa.
- Azkeneko aldaketak eta berrikuntzak kolektiboaren inguruan.
- Elkartearen lana udalerrian.
- Azkeneko abantaila probatuak udalerrian eta inguruan.
Federaziotik formularioa betetzea gomendatu dute, “antolaketa errazteko eta arreta zuzena eta pertsonalizatua eskaini ahal izateko, izena eman duten pertsonei lehentasuna emanez”.
Bestelako zalantzak eta iradokizunak helarazteko, hirukide@hirukide.com helbidera idatzi edo 945 25 36 02 eta 688 72 89 31 telefono zenbakietara deitu dezakete herritarrek.