Europako Geoparkeen Astea "zapore gozoarekin" bukatu da, surfa eta zientzia erdigunean jarrita
III. Mikroipuin lehiaketarekin gauzatu da hamar eguneko programazioa izan duen ekitaldia.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak Europako Geoparkeen Astea ospatu du, maiatzaren 22tik 31ra bitartan. Mutriku, Deba eta Zumaian ekimen asko egin dira, eta antolatzaileen esanetan, “zapore gozoarekin” amaitu dute 17. ekitaldia. Aurten, surfaren eta zientziaren arteko harremanean jarri dute begirada eta, ondoren, III. Mikroipuin Lehiaketarekin amaitu dute astea.
Astearen helburua izan da dibulgazio zientifikoa eta ingurumen sentsibilizazioa uztartzea, eta eskualdeko herritarrei lurraldearen ezagutza geologikoa eta ozeanografikoa hurbitzea. Hori lortzeko, hitzaldiak, Biotop landa-irteera, tailerrak eta topaketak bideratu dituzte surf adituekin eta sektoreko profesionalekin. Antolatzaileek aipatu dute “erantzuna nabarmena” izan dela eta, era berean, parte hartze handiarekin gauzatu dela astea. “Urteak joan ahala eta edizio berriak egin ahala, nabarmena izan da jendearen interesa zientzian eta jasangarritasunean”.
Bigarren asteburuko ekintzetan, barikuan [maitzak 29] Debako Itsaslabarrak tabernan Orekariak hitzaldia egin zen, Ibon Oregi surfistaren eta Edu Ogandok EHUko irakasle eta fiisikariaren eskutik. Adituek “mamitsu bezain freskoa” eskaini zuten. “Bertaratu zirenak umorez beteriko hitzaldi inspiratzailde baten lekuko izan ziren”, antolakuntzaren esanetan. Gainera, ekitaldia amaitzeko, DJ Bon zarauztarrak tabernako terraza girotu zuen: “Udako egun aurreratua zirudien”.

Zapatuan [maiatzak 30], Biotop landa-irteera egin zen Debako Errotaberriko eremuan, intsektuetan oibarritutako tailerrean. Aranzadiko adituen laguntzarekin aurrera eraman zuten proeiktua, eta gutxi gorabehera 20 lagunek parte hartu zuten. Bertan, intsektuen garrantziaz jardun zuten.

Domekan [maiatzak 31], azken egunean, III. Mikroipuin Lehiaketa egin zuten. Saria Josune Herrarteren lanak eraman du. Herrartek bigarrenez eskuratu du saria, 2024an egindako lehen lehiaketaren irabazle izan baitzen.
Europako Geoparkeen Astea bukatu den arren, Euskal Kostaldeko Geoparkearen jarduna ez da eten. Ekintzen artean, bisita gidatuen eskaintza jarri dute balioan, batez ere, urte sasoi honetan. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
