Haur eta helduentzako zirku ikastaroak egingo dituzte Mendexan
Haurrentzako eguneko zirku udalekuak egingo dituzte uztailaren 6tik 10eta eta 13tik 17ra. Bestalde, uztailaren 20tik 24ra maila guztietarako ikastaroak egingo dituzte 16 urtetik gorakoentzat.
Udara begira, haur eta helduentzako zirku ikastaroak antolatu dituzte Mendexan. Uda garaia aprobetxatzeko eta lagun artean denbora pasatzeko helburuarekin, uztailaren 6tik 10era eta 13tik 17ra, eguneko zirku udalekuak abiatuko dituzte sei eta hamasei urte arteko haur eta gazteentzat. Astelehenetik barikura, 10:00etan hasi eta 13:00etara arte jolasak eta zirkua osatzen duten ekintzak egiteko, harremantzeko eta trebetasun fisiko eta mentalak lantzeko aukera izango dute.
Helduentzat ere izango da eskaintza. 16 urtetik gorakoek dantza bertikala, dantza garaikidea, kontortsioa eta lurreko akrobaziak egiten ikasiko dute, baita teletan ibiltzen ere. Ikastaroa uztailaren 20an hasi eta 24ra arte egingo dute 10:00etatik 13:00etara, Mendexako frontoian.
Kasu bietan aurretiaz eman beharko da izena mendexakozirkua@gmail helbide elektronikora idatziz.