
'Auman disku, aumai' diskoa kaleratu du Mahl Kobatek. Arima taldearen gonbidapenak eta amonaren heriotzak bultzatuta sortu du lana musikariak; familiaren dolua eta etxean utzitako hutsunea ditu ardatz, eta ekainaren 18an aurkeztuko du Dabadaban.

Ekainaren 14ra arte egongo da zabalik Plazabarripea eta Zelaia eraldatzeko herritarrei zuzendutako galdetegia.

Veronica Fernandez-Navarro eta Diego Garate arkeologoarekin batera grabatu zuten joan den eguenean [maiatzak 28] Isuntzako kobazulo esperimentalean, 'Los niños de la edad de hielo' dokumentalaren sekuentzia berezi baterako.

Mugikortasun arazoak dituzten edo aniztasun funtzionala duten herritarrek erabili ahal izango dute.

Itsasaurre eskualdeko baserritarren, ekoizleen eta artisauen plaza izango da, abuztuaren 1ean [zapatua].

Haurrentzako eguneko zirku udalekuak egingo dituzte uztailaren 6tik 10eta eta 13tik 17ra. Bestalde, uztailaren 20tik 24ra maila guztietarako ikastaroak egingo dituzte 16 urtetik gorakoentzat.

Gabino Muruaren eskutik, barazki ohikoen eta ez hain ohikoen laborantza landuko da zapatuan [ekainak 6], teoria eta praktika uztartuz "Herrittarron Ortuan".

Lan berriak desagerpen baten misterioaren bidez jorratzen ditu gazteen ametsak, engainuak eta esplotazioaren errealitatea.

Zerbitzua jaso nahi duten 13 eta 30 urte bitarteko gazteek ekainaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.

Batzarra egunean [ekainak 4], 18:00etan egingo da, eta azken ospakizunen balorazioa zein hurrengo hilabeteetako jai eta ekitaldien antolaketa izango ditu hizpide.