Erabilgarri dago Arrigorri hondartzako aldagela egokitua
Mugikortasun arazoak dituzten edo aniztasun funtzionala duten herritarrek erabili ahal izango dute.
Ondarroako Arrigorri hondartzako aldagela egokitua zabalik dago dagoeneko. Mugikortasun arazoak dituzten edo aniztasun funtzionala duten herritarrek erabili ahal izango duten azpiegitura da. Aldagela zabaltzeko giltza lagundutako bainuko gunean izango dute erabiltzaileek.