Baserri Azokarako izen ematea ekainaren 8tik 12ra arte egongo da zabalik
Itsasaurre eskualdeko baserritarren, ekoizleen eta artisauen plaza izango da, abuztuaren 1ean [zapatua].
Ondarroak Baserri Azoka hartuko du urtero modura, tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko eta eskualdeko ekoizleen lana balioan jartzeko.
Itsasaurre plazan jarri dute hitzordua, abuztuaren 1ean [zapatua]. Bertan, eskualdeko baserritarrak, ekoizleak eta artisauak batuko dira. Ez hori bakarrik, baserriko produktuak eta nekazaritza elikagaiak dastatu eta erosteko aukera paregabea izango da.
Parte hartu nahi dutenek ekainaren 8tik 12ra bitartean eman beharko dute izena, Ondarroako baserri azoka – Lea-Artibai Landa Garapena helbidean aurkituko duten galdetegiaren bidez.