25. urteurrenaren harira, Zatozte elkarteak herriko ikastetxeak bisitatu ditu
Zatozteko kideak Zubi Zahar herri ikastolako ikasleekin. Zatozte. Lea Artibai Fundazioak eskualdeko ikastetxeetan sustatutako Talentu programaren baitan, Zatozte ostalari eta dendari elkarteak Zubi Zahar herri ikastola eta Zaldupe eskola bisitatu ditu, elkartearen 25. urteurrenaren harira.
Bertan, tokiko merkataritzaren egunerokoei buruz hitz egin dute, eta Zatoztek umeentzako antolatutako Lelo lehiaketako sariak banatu dituzte elkarteko kideek.

Zatozte Elkarteko kideak Zaldupe eskolako ikasleekin.