Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

500 lagun batuko dira Kamiñazpiko jaietako bazkari herrikoian

Kamiñazpiko Jai Batzordeko kideek boluntarioen beharra azpimarratu dute, eta herritarrei esku bat botatzeko deia egin die.

Kamiñazpiko jaiak 2025
Garazi Burgoa Aldarondo
Ondarroa
2026/06/04

Horia eta beltza. Bi kolore horiekin beteko dira asteburuan Ondarroako Kamiñazpi auzoko balkoiak. Izan ere, auzotarrentzako zein herritarrentzako “bereziak” izaten da ekaineko lehenengoko asteburua, eta aurten ere, asmo berdinagaz datoz bihar [ekainak 5] hasi eta zapatuan [ekainak 6] amaituko diren jaiak. Horretarako, Kamiñazpiko Jai Batzordeak egitarau “biribila” antolatu du auzotarrek gozatu dezaten; ume, gazte zein nagusi, guztiek edukiko dute lekua. Gainera, antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurten, 500 lagun batuko dira zapatuko herri bazkarian. 

18:00etan botako duten txupinazoagaz emango diote hasiera jaiei bihar, eta jarraian, txosna irekiko dute. Ordu berean hasiko da Kamiñazpiko XX. Pala txapelketako lehenengo jardunaldia, auzoko frontoian. Antolatzaileek jakitera eman dutenez hamasei bikotek eman dute izena aurten. Gero, 19:00etan, udalerriko musika eskolako pop eta rock konboak igoko dira oholtzara: “Hasieran 19:30ean zen kontzertua, baina azken orduko aldaketak direla eta, 19:00etan izango da”. 

22:00etan Play Back lehiaketaren txanda izango da; auzoko zein herriko ume eta gazteen urduritasunak hartuko ditu auzoko ertz guztiak.Urtero legez, TXO! antzerki kolektiboak aurkeztuko du ekitaldia: “Aurten, inoiz baino talde gutxiagok eman dute izena: zazpi talde igoko dira oholtzara”. Amaitutakoan, Laprast taldeak girotuko du karpa, eta ondoren, urtero legez, Visions DJ saioak emango dio amaiera egunari. 

Zapatua ere “egun handia” izaten da Kamiñazpin. 11:00etarako emango diote hasiera egitarauari, pala txapelketaren bigarren jardunaldiagaz. Gainera, umeentzako ere eskaintza “zabala” egongo da 11:00etatik aurrera: txirrindu ginkana Aurrera Txirrindu Elkartearen eskutik, herri kirolak Mikel Agirregaz, aurpegia margotzeko txokoa eta puzgarriak. Horrez gain, ordu berean hasiko da Kresala Musika Banda auzoa alaitzen, 14:30ak arte. 

12:30ean Paella prestatzen hasiko dira auzotarrak: “Aurten, 500 lagun batuko gara herri bazkarian, inoizko gehien”. Taldeka janaria prestatu ondoren, guztiek batera bazkalduko dute auzoko parkean. Ondoren, 18:00etan, umeentzako zinea egongo da Ibaiondon, OLEE taldearen eskutik. Horrez gain, barikuan bezala, zapatuan ere puzgarriak egongo dira 20:30 arte. 

Bazkalostean, musikarien txanda izango da. 18:00etan herriko Joxpa erromeria taldeak kontzertua eskainiko du, eta 22:30ean, Urtz taldea igoko da oholtzara. Gero, Lekeitioko 48280 taldearen txanda izango da, eta DJ Juseffek emango dio amaiera egunari. “Joan den urtean La Oreja De Van Gogh taldearen tributua egon zen, eta arrakasta handia izan zuen. Hala ere, argi geneukan aurten ez genuela nahi hainbeste jende pilatzea, beraz, beste estilo bateko taldeak ekarri nahi genituen. Gainera, euskal musika taldeak nahi genituen oholtza gainean eta horregatik egongo dira aurten hiru talde horiek”. 

Protokoloa. Aurten ere, hirugarren urtez, eraso matxisten kontrako protokoloa egongo da Kamiñazpiko jaietan. Antolatzaileek adierazi dutenez, erasoak salatzeko bi aukera egongo dira: barrara joan eta bertan salatu, edo, peto morea duenarengana jo. “Kamiñazpiko jaietan ez da inolako erasorik onartuko. Gure helburua espazio seguruak sortzea da, eta erasoren bat jasanez gero, barran salatu edo peto morea jantzita duen pertsonarengana joan”. 

Boluntarioak, beharrezkoak. Kamiñazpiko Jai Batzordeak boluntarioen beharra azpimarratu du: “Denok nahi ditugu jaiak, baina geroz eta jende gutxiago dago prest lanerako. Badakigu arazo orokorra dela, eta geroz eta indibidualistagoa den gizartean bizi garela. Baina jaiek eta orokorrean herri mugimenduak aurrera egiteko beharrezkoa da denon laguntza. Beraz, herritarrei dei egin nahi diegu muntatze eta desmuntatze lanetan esku bat botatzera, baita ere, txosnako txandak egitera”.

 

EGITARAUA

  • Ekainak 5, barikua
    • 18.00. Txupinazoa eta txosna irekiera. 
    • 18:00. Kamiñazpiko XX. Pala txapelketa (lehen jardunaldia). 
    • 19.00. Pop rock saioa: Ondarroako Musika eskolen eskutik. 
    • 22.00. Play back lehiaketa. (TXO! Antzerki kolektiboa).
    • 00.00. Kontzertua: Laprast.
    • Ondoren. DJ saioa: Visions. 
  • Ekainak 6, zapatua
    • 11.00. Kamiñazpiko XX. Pala txapelketa (Bigarren jardunaldia)
    • 11.00. Umeentzako txirrindu ginkana, Aurrera Txirrindu elkartearen eskutik. Herri kirolak Mikel Agirreren gidaritzapean eta aurpegia margotzea. 
    • 11.00. Kresala Musika Banda.
    • 11.30-14.30. Puzgarriak. 
    • 12.30. Paella prestatzen hasi.
    • 14.30. Herri bazkaria.
    • 18.00. Zinea umeentzat OLEE-ren eskutik, Ibaiondoko etxeetako tunelean.
    • 18.00. Joxpa erromeria
    • 18.30-20.30. Umeentzako puzgarriak.
    • 22.30. Urtz.
    • 00.30. 48280.
    • Ondoren. DJ Juseff
    • 06.00. Zaparradarekin batera… denok etxera!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.