Lea-Artibaiko errepideek Etxebarriko IX. Sari Nagusia hartuko dute
Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako txirrindulari gaztetxoek parte hartuko dute zapatuan [ekainak 6].
Etxebarriko IX. Sari Nagusia lehiatuko dute txirrindulari gaztetxoek zapatuan [ekainak 6]. Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako txirrindulariak batuko ditu Etxebarriak, eta 10:15ean herrigunetik hasiko da 61,7 kilometroko eta 800 metroko desnibel positibo metatua duen ibilbidea. 198 txirrindulari ariko dira norgehiagoka Lea-Artibaiko errepideetan; Etxebarritik hasi eta Markina-Xemeindik, Berriatutik eta Ondarroatik pasako dira. Hortik, Mendexarako bidea egingo dute txirrindulariek, Lekeitiotik pasa eta Amorotora abiatuz. Ostean, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar eta Ziortza-Bolibar igaroko dituzte. Markina-Xemeindik, Etxebarriara itzuliko dira.