Maiatzaren 24ra arte eman daiteke izena Ondarroako Bertso Barnetegian
Ekainaren 22tik 25era Bertso Barnetegia egingo da Ondarroan.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan egingo da aurten Bertso Barnetegia, ekainaren 22tik 25era. Horretarako, izena ematea zabalik dago maiatzaren 24ra [domeka] arte, Bertsozale Elkartearen webgunean. “Bertso eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat, eta, aurten ere, helburu horrekin elkartuko gara”, azaldu dute Bertsozale Elkartetik.
2008 eta 2013 urteen artean jaiotako Bizkaia osoko bertso eskoletako ikasleak batuko dira Ondarroan, bertsoaren, kantuaren eta kulturaren bueltan. Ekainaren 22an ikastolan batuko dira gazteak, 18:00etan, eta ekainaren 25ean 12:00etan amaituko da egonaldia.
Egonaldiaren prezioa 99 eurokoa izango da, eta familia ugariek %15eko deskontua izango dute; beraz, 86 euro ordaindu beharko dituzte. Izen ematea Bertsozale Elkarteko webgunean dagoen galdetegiaren bidez egingo da, eta bertan, bankuko datuak eskatuko dira. Ordainketa helbideratze bidez egingo dela azaldu dute, maiatzaren 15eko astean. Plazak mugatuak izango dira, eta Bertso Barnetegian parte hartuko duten gazteen zerrenda osatzeko orduan adina, izen ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.