2026/5

Lurgaia Fundazioaren tailerrean parte hartu dutenak, Landadin.

Bertoko basoa berreskuratzen jarraitzen dute Ziortza-Bolibarren

Lurgaia Fundazioko Sergio Gallego Mazariasen irakasgaiei jarraituz, panpa belarrak eta beste landare inbaditzaile batzuk kentzen aritu dira Ziortza-Bolibarko Urasandin eta Landadi basoan.

Mutrikuko Erromeri Eguna 2026

Begirada konplizeak eta alaitasuna, Mutrikuko Erromeri Egunean

Gure Ametsa dantza taldearen urteroko hitzorduarekin bat eginda, hasiberriek eta beteranoek dantzaz bete dituzte Beheko eta Goiko Plaza.

200 ikasle baino gehiago batu ditu Markina-Xemeingo Zientzia eta Teknologia Egunak

Atxondo kiroldegian egin dute Lea-Artibaiko LH6ko ikasleentzako zientzia, teknologia eta industria mundua gertutik ezagutzeko jardunaldia.

Herri txikietatik frontoi handiak betetzera

Munitibarko frontoian pilota hotsak entzutea ohiko bihurtu da azken urteetan. Herriko haurrek herrian pilotan aritzeko aukera badutela adierazten duten hotsak dira, hala ere, gazteak dira hots horiek. Herriko haur eta gazteak herrian geratu ahal izateko, duela hamazazpi urte sortu zen Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkartea.

Barroetako ortu publikoak

Nekazaritza ekologikoan hasi nahi dutenentzat aukera berria Lea-Artibain

Lea-Artibain ortugintzako ustiategi berria martxan: ekintzaile baten bila dabil Haztegia proiektua. Izena emateko epea ekainaren 26ra arte egongo da zabalik

Garazi Etxaburu Aulestia
Emakumeak lerroburura: Garazi Etxaburu Aulestia

Dantza, espazio beharrez

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

UEMA markina-xemein

"Euskarak hiztun ahaldunduak behar ditu Lea-Artibain"

UEMAren Esnatu dinamikak Lea-Artibaiko udal ordezkari eta eragileak batu zituen atzo [maiatzak 27] Markina-Xemeinen. Euskararekiko kontzientzia, ahalduntzea, babes legala eta UEMAren lurralde estrategia izan zituzten hizpide.

Haurren autoestimari buruzko formakuntza hartuko du Gizaburuagak

Gizaburuagako Etxetxun batuko dira gurasoak martitzenean [ekainak 2], 18:00etan.

Mutrikuko XII. Esprint Triatloia eta kadeteentzako II. Triatloia lehiatuko dira zapatuan

175 lagunek parte hartuko dute Mutrikuko XII. Sprint Triatloian, eta hamasei lagunek kadeteen II. Triatloian.

Beti Jai elkarteak omenaldia egingo die aurten 85 urte beteko dituzten bazkideei

Zapatuan [maiatzak 30] egingo dute ekitaldia, meza, aurreskua eta bazkari berezia.

Isuntza eta Arrigorri hondartzek Igeribideak programa hartuko dute

Bizkaiko Foru Aldundiak Igeribideak programa jarri du martxan. Itsasoan igeriketa segurua sustatzea da zirkuituaren helburua, eta Lekeitioko Isuntza eta Ondarroako Arrigorri hondartzan egingo dituzte jarduerak.

Bigarren Psikoblock Txapelketa antolatu du Arbide Eskalada Taldeak

Ondarroako Arbide Eskalada taldeak bigarren Psikoblock Txapelketa antolatu du zapaturako [maiatzak 30].

42. Umeen Euskal Jaia ospatu du Mutrikun Gure Ametsa Dantza taldeak

Erromeri Eguna ospatuko dute zapatuan dantza, musika eta giro herrikoiarekin

Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta, kalez kale dantzak, bazkaria eta Larrain dantza izango dira egun osoko egitarauan.

Gehiago