Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Erromeri Eguna ospatuko dute zapatuan dantza, musika eta giro herrikoiarekin

Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta, kalez kale dantzak, bazkaria eta Larrain dantza izango dira egun osoko egitarauan.

Nerea Rodriguez Iñarra
Mutriku
2026/05/28

Mutrikuk Erromeri Eguna ospatuko du zapatuan [maiatzak 30], euskal dantza eta erromeria giroa protagonista izango dituen egun berezi batekin. Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatu du ekimena, Mutrikuko Udalaren, txistulari taldearen eta akordeoi taldearen laguntzarekin.

Antolatzaileek azaldu dutenez, urtero egiten duten ospakizuna da Erromeri Eguna, eta helburua da herritarrak euskal dantzen inguruan elkartzea eta giro herrikoia sustatzea. Aurtengo egitaraua 12:00etan hasiko da, Beheko Plazan egingo duten elkartzearekin. Handik aurrera, parte hartzaileak kalez kale ibiliko dira dantzan herriko hainbat gunetan zehar.

Goiko Plazan eta Beheko Plazan egingo dituzte geldialdiak, eta bertan arin-arina, fandangoa eta jauziak bezalako euskal dantzak eskainiko dituzte. Eguerdiko ekitaldien ostean, 15:00etan bazkaria egingo dute Egañaneko frontoian. Antolatzaileek adierazi dutenez, dagoeneko 90 lagun inguruk eman dute izena bazkarirako.

Arratsaldean, 18:00etan, Kittu taldea ariko da kalez kale giroa alaitzen. Ondoren, 20:00etan, Larrain dantza egingo dute Beheko Plazan, eta gauean musikarekin amaituko dute eguna.

Gure Ametsa Dantza Taldeak herritarren parte hartzea sustatzeko hainbat entsegu ireki antolatu ditu azken hilabeteetan. Otsail amaieran hasi ziren hasiberrientzako saioekin, eta apiriletik aurrera errepaso entseguak egin dituzte. Antolatzaileek nabarmendu dute edozein herritarrek izan duela parte hartzeko aukera, euskal dantzak ikasi eta Erromeri Egunean dantzan aritzeko.

“Espero dugu jendeak ondo pasatzea eta ikasitakoa erakusteko aukera izatea”, azaldu dute antolatzaileek. Era berean, eguraldiak laguntzea espero dute, egun osoan zehar giro ederra sortzeko.

Parte hartzaileei dagokienez, antolatzaileek azaldu dute ohikoa dela baserritar jantzita joatea, eta herritarrak ere animatu dituzte euskal jantziekin parte hartzera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.