Euskaraz ahalduntzeko ikastaroa egongo da Aulestin
Zer egin dezakegun euskararen alde? izenburupean euskaraz ahalduntzeko ikastaroa egongo da Aulestin, Euskal Herrian Euskaraz taldeak, UEMAk eta Aulestiko Udalak antolatuta. Bi hitzordu eskainiko dituzte, biak 18:00etatik 20:00etara, Aulestiko parkean: ekainaren 4an [eguena] eta ekainaren 11n [eguena]. Parte hartzeko izena eman beharko da antolatzaileek zabaldutako galdetegiaren bitartez, maiatzaren 31 [domeka] baino lehen.