Ibai Agirrek 2031ra arte berritu du Realarekin
Talde txuri-urdinak lehen hamaikakoan egin duen kontraturik luzeena da mutrikuarrarena.
Ibai Agirre Erik Bretos kirol zuzendariagazReala Ibai Agirre mutrikuarra Realeko erdilari izango da 2031ra arte. Zubietako jokalariak txuri-urdinen hirugarren taldean hasi zuen denboraldia, eta lau partida jokatuta, Ion Ansotegi entrenatzaile berriatuarrak bigarren taldera igo zuen. Orain, 2030-2031 denboraldi amaierara arteko kontratua lortu 19 urteko gazteak eta zelaiaren erdigunean jokatuko du lehen taldearekin.
Klubak agerian utzi du Agirrerengan duen konfiantza. Jon Martin lasartearrarekin batera, mutrikuarrarena da talde-txuri-urdinak lehen hamaikakoan egin duen kontraturik luzeena.