Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Eragileen eskutik urteak betetzen

Hamabost: zortzi hizkitan hamaika bizipen. 2003ko azaroaren 11 zen, eta bidea hasi baino ez zuen egin. Hamabost urte beranduago, ezin lehenengo egun hartaz ahaztu; ezin egindako bidea ukatu; derrigorrez jasotako laguntza behar da aitortu. Pertsona bakarrak landatu dezake zuhaitz bat, baina zailagoa egingo zaio sortzea arbolaz betetako baso bat. Helburua bada hori, lortuko du bateko edo besteko modua, eskuratuko du bidelagunez osatutako mundua. Hitzak bazuen helburu bat; bazeukan proiektu bat, eta lortu zituen bidelagunak: askotariko eragileak. Herri mugimenduekin batera jarri zuen hazia, eta elkarlanean egin zuten kimu batetik zuhaitza hazi eta hezi. Hiru ziren hasieran gizarte eragileak; 64 dira orain. Momentu zail eta latzetan, haien babesak lagundu dio oztopoetan estropezu egin eta aurrera egiten.

Hamabost: zortzi hizkitan hamaika bizipen. 2003ko azaroaren 11 zen, eta bidea hasi baino ez zuen egin. Hamabost urte beranduago, ezin lehenengo egun hartaz ahaztu; ezin egindako bidea ukatu; derrigorrez jasotako laguntza behar da aitortu.

Pertsona bakarrak landatu dezake zuhaitz bat, baina zailagoa egingo zaio sortzea arbolaz betetako baso bat. Helburua bada hori, lortuko du bateko edo besteko modua, eskuratuko du bidelagunez osatutako mundua.

Hitzak bazuen helburu bat; bazeukan proiektu bat, eta lortu zituen bidelagunak: askotariko eragileak. Herri mugimenduekin batera jarri zuen hazia, eta elkarlanean egin zuten kimu batetik zuhaitza hazi eta hezi. Hiru ziren hasieran gizarte eragileak; 64 dira orain. Momentu zail eta latzetan, haien babesak lagundu dio oztopoetan estropezu egin eta aurrera egiten.

Hitza da eragileek antolatutako ekintzen bozgorailu, eta elkarte, talde zein erakundeak egunerokoaren iturri. Eragileek egiten dute herria bizi, eta Hitza ahalegintzen da berba txikiekin informazioa handi egiten.

Hitzak esna nahi du amesten jarraitu; gauez amestutakoak egunez errealitate bihurtu. Bitartean, eskertuko ditu orain arte aldamenean izandakoak, egun direnak eta etorriko direnak; haiek barik ezinezkoa lukeelako bizirik mantendu.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAren gizarte eragileak

  • Abarka Antzerki Taldea
  • Aittitta Makurra Txaranga
  • Aittita Txiki
  • Aixebe
  • Akarregi Pilota Taldea
  • Amorotoko Herri Ikastetxea
  • Artelan Elkartea
  • Artibai Mendigoizale Taldea
  • Aulestiko Urregarai Herri Eskola
  • Aulestiko Zemendia Emakume Taldea
  • Aurrera Mendi Taldea
  • Azkue Ikastola
  • Bateratze Guraso Elkartea
  • Bekobenta Gurasoak
  • Bera Kruz Ikastola
  • Burdinola Koop.
  • Burumendi Mendi Taldea
  • Cikautxo
  • Eguzki
  • Eika
  • Etxebarriko Manuela Zubizarreta Eskola
  • Fagor Arrasate
  • Garatea Zaballa Familia
  • Gure Ametsa Taldea
  • Ipargorri
  • Isuntza Arraun Elkartea
  • Kai Alde
  • Katubaltz Taldea
  • Kide Kooperatiba
  • Kresala Kultur Elkartea
  • Lea-Artibai Euskarari
  • Lea-Artibai Ikastetxea
  • Lea-Artibaiko AEK
  • Lealde S. Coop.
  • Lekeitioko EA
  • Lekeitioko Eskola Publikoa
  • Maria Pura Urkizu Markuerkiaga
  • Makonak Elkartea
  • Markina BHI Institutua
  • Markinako Esku Pilota Taldea
  • Markinako Zesta Punta Taldea
  • Markina-Xemeingo Bertso Eskola
  • Mutrikuko Bertso Eskola
  • Mutriku BHI
  • Nahi Ta Ezin Elkartea
  • Okamika Industrialdea
  • Ondarroako Historiazaleak
  • Ondarroa BHI
  • Lekeitio BHI
  • Radixu Irratia
  • Seijo Pintura Lanak
  • Talaiape Elkartea
  • Trolebu Elkartea
  • Tximista Atletismo Taldea
  • Txomin Agirre Ikastola
  • Ugarteburu CB
  • Uhagon Kultur Elkartea
  • Urzabal Guraso Elkartea
  • Uxu Ondarroako Emakumeen Taldea
  • WC Komuns
  • Xemein Aisialdi Taldea
  • Zaldupe Eskola Publikoa
  • Zubi Zahar Herri Ikastola- Egunsentia Koop.