Debabarrena sakonean ezagutzeko bi ibilbide, eskura
Arbasoen Deia egitasmoaren baitan, abenduko zubirako bi hitzordu antolatu dituzte Debegesa Garapen Agentziak eta Debanatura Elkarteak elkarlanean: bihar Burdinolen Ibilbidea egiteko aukera egongo da. Abenduaren 8an, aldiz, historiaurrea ezagutu eta mil...
Arbasoen Deia egitasmoaren baitan, abenduko zubirako bi hitzordu antolatu dituzte Debegesa Garapen Agentziak eta Debanatura Elkarteak elkarlanean: bihar Burdinolen Ibilbidea egiteko aukera egongo da. Abenduaren 8an, aldiz, historiaurrea ezagutu eta milaka urtetako bidaia egitekoa, Paleolitoko Ibilbidean barrena. Irteera biak Debabarreneko herritarrei zein zubia igarotzera bertara datozen kanpoko bisitariei zuzenduta daude, beti ere Debabarreneko historia zein kultura ondarea ezagutzera ematea helburu dela, Debabarreneko eskualdearen iraganean eta tradizioetan sakonduz.
Aipatzekoa da, bata zein bestea haurrek egiteko modukoak direla. Gainera, jolas dibertigarri batean parte hartzeko aukera eskainiko zaie, irteera erakargarriagoa egiteko.
Erreserbak egitea komeni da. Aukera bat baino gehiago daude: 943 19 11 72 eta 695 78 36 56 telefonoetara deitzea, debanatura@hotmail.com helbidera idaztea edo Mutrikuko turismo bulegora joatea. Informazio gehiago eta argibideak: www.debabarrenaturismo.com helbidean.