Goitiak irabazi du Berriatuko Gabonetako Banakako Txapelketaren lehen partidua
Goitia eta Azpitarteren arteko partiduagaz hasi da martxan Gabonetako banakako txapelketa Berriatuan. Mendibarren frontoian nahikoa jende batu zen zapatu goizean, zesta-puntako partiduak ikusteko. Hamar tantoko aldeagaz amaitu zen norgehiagoka azkanean...
Goitia eta Azpitarteren arteko partiduagaz hasi da martxan Gabonetako banakako txapelketa Berriatuan. Mendibarren frontoian nahikoa jende batu zen zapatu goizean, zesta-puntako partiduak ikusteko. Hamar tantoko aldeagaz amaitu zen norgehiagoka azkanean. Goitiak egin zituen 30 eta Azpitartek 20.
Bost jokalari aukerekin
Tartean etenaldi txiki bat eginda, gaur jokatuko dira hurrengo partiduak, 20:00etan. Arrien eta Txomin egongo dira aurrez aurre lehenengo partiduan, eta Retolaza eta Paredes bigarrengoan. Bihar, ordu berean hasita, Ibaik eta Aritzek neurtuko dituzte indarrak. Banakako txapelketaren ostean, entrenamendu partiduak egongo dira jokoan: Lekue-Garalde bikoteak Zuloaga-Arriola bikotea hartuko du kantxan. Aste hontako banakako txapelketako azkan partiduak etzi, eguena, jokatuko dira: Ibai-Aritz partiduko irabazlea Garalderen aurka ariko da.
Txapelketa jokatzen den bosgarren urtea da aurtengoa, eta aurreko lauretan bi irabazle egon dira: Lekuek hiru txapel lortu ditu, eta Aimarrek bat. Eurek jokatu dituzte azkan bi finalak be. Iazkoa Aimarrek eskuratu zuen. Biek dauzkate aukera handiak.
Edozelan be, badaude gauzak gaitz ipintzera aterako diren jokalariak: Antxon, Alberro eta Zuloaga hortxe egoten dira beti, zesta eskolako arduradunek gogoratu dutenez.