Berriatua eta Berriz lotzen dituen errepidean hainbat istripu gertatu dira
Bizkaia 633 errepideko hiru puntutan istripuak gertatu dira. Plazakolako bidegurutzean Ford Fusion auto batek istripua eduki du, 12:40an, eta errepidetik irten eta gurutzatuta geratu da.
Kilometro batzuk aurrerago, 12:50ean, Urberuaga auzoko bihurgune baten, auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute eta bi errailak oztopatzen dituzte.”Errail bat 13:15ean zabaldu dugu eta orain auto ilarak daude”, jakinarazi dute ertzainek.
Trabakuako jaitsieran, Markina-Xemeingo noranzkoan, gasoila dago errepidean. Ertzaintzak arretaz gidatzeko eskatu du.
Ertzaintzak jakin eragin duenez ez da zauriturik egon.