Ibon Zubikarairena izan da Ekoargazki lehiaketako bilduma onena
Ibon Zubikarai ondarrutarraren argazki bilduma izan da aurten Ekozain ekologi taldeak antolatzen duen Ekoargazki Lehiaketako onena. Zubikarai aspaldian parte hartu barik zegoen lehian, eta pozik hartu du ekologia taldearen 250 euroko saria. Ondarutarrarenagaz gainera, beste hamaika parte hartzaile saritu ditu oraingoan Ekozainek, lau gazteen mailan, sei nagusietan eta bakarra bideo laburren atalean. Orokorrean maila handiko argazkiak egon direla azpimarratu du Markina-Xemeingo ekologia taldeak, eta batez be gazteen argazkien kalitatea asko hobetu dela nabaritu dute. Parte hartzeagaz be pozik agertu dira. Ā«Argazki rallyko eguna euritsua izan zen, halandabe, 23 lagunek parte hartu dute lehianĀ», zehaztu dute.
Sariak Bideo onena. Patxi Reboredo. Argazki onenak Nagusiak Bilduma Onena. Ibon Zubikarai. Ibai gardena. Elena Arrizabalaga. Ibaia udazkenean. Jesus Mari Osa. Errekako fauna. Jon Andoni Aristi. Errekako landaretza. Jesus Amas. Gai librea. 1. Karmelo Unamuno . 2. Amaia Egia. Umeak Jarritako gaiak. 1. Lon Barrenetxea 2. Unai Revuelta. Gai librea. Aitor Pagaldai. Bilduma Onena. June Arostegi.