Atzoko eguraldi kaxkarraren ondorioz, zenbait arazo izan dira errepideetan. Munitibarren, esaterako, lur-jausi bat izan zen atzo, Munitibarretik Markina-Xemeinerako errepidean. Gaur, oraindik, lur-jausi hori errepidetik kentzeko lanetan dabiltza beharginak.Iker Belaustegi Munitibarko alkateak azaldu duenez, gaur eta bihar artean kendu gura dute eroritako lur zati hori errepidetik.