Korrika Batzordearen lehenengo bilerak egingo dira bihar eta etzi, Ondarroan eta Mutrikun
Korrika Batzordeen lehenengo batzarrak egingo dira asteon Ondarroan eta Mutrikun. Ondarroan, bihar, 19:00etan batuko da, AEK euskaltegian, Kofradia Zaharreko bigarren pisuan, 19:00etan. Mutrikun, barikurako egin dute hitzordua, 20:00etan, Luardo Etxean. Korrika 18 martxoaren 23an pasatuko da Lea-Artibai eta Mutrikutik, eta hari ongietorria egin eta ekimena bera prestatzeko batzordeak eratuko dira herririk herri. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiari behar moduko erantzuna emoteko, herritarrei batzordeetan parte hartzeko deia egin diete Korrika 18ren antolatzaileek.