Zapatuan sartu ziren bi udalerriak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, Orion egin zuten batzar nagusiko ekitaldiaren barruan.
Bost udalerri gehitu ziren Uemara: Lekeitio, Munitibar, Lesaka, Tolosa eta Zarautz. Horiekin, 69 udalek osatzen dute Uema, eta danera 215.000 biztanle bizi dira herri horietan.
Bestetik, batzar orokorrean aurrera begirako ildo berria be onartu zuen Uemak. Sorrerako hiru helburuak berretsi egin zituzten, eta Uemaren egitekoa, “euskararen normalizazioan motore papera hartu eta euskararen aldeko hizkuntza politika ausart eta aurrerakoiak egin eta eragitea” izango dela azaldu zuten. Horretarako hemendik aurrerako lau lan ildo estrategiko markatu zituzten:
-Euskarazko funtzionamendua bultzatzea.
-Lurgunea mantentzea eta zabaltzea.
-Herri euskaldunen garapen jasangarria bultzatzea.
-Jarremanak lantzea.