Markina-Xemeingo atletismoko alebinak Jaenen lehiatuko dira
Markina-Xemeingo atletismoko neskak, Espainiako atletismo federazioak antolatzen duen txapelketan, Euskadiko lehenengo postua lortu dute.Lortutako emaitzei esker, Jaenera joango dira txapelketako finala lehiatzera.
Talde honek egindako denboraldia ikusgarria izan da, neguan Bizkaiko kros txapelketan irabazleak izan ziren eta orain bigarren postua lortu dute pistan.
Larunbatean MarkiƱa-Xemeingo atletismo taldearen alebin neskak bigarren postua lortu zuten Bizkaiko taldekako txapelketan.Txapelketako irabazlea Berango taldea izan zen baina talde bien arteko aldea puntu bakarrekoa izan zen.
Aipatutako txapelketan sei proba desberdinetan lehiatu ziren Markina-Xemeingoak.Horien artean, 60 metroak, 60 hesiak, 800 metroko lasterketa, luzera jauzia, vortex jaurtiketa eta errelebo lasterketa.