Laudion hildako emakumearen hilketa salatu dute Lea-Artibain eta Mutrikun
http://www.youtube.com/watch?v=cK_ASePLCZM Elkarretaratzeak egin dira Ondarroan, Lekeiton, Markina-Xemeinen eta Mutrikun, besteak beste. Ondarroan 70 bat herritar batu dira Alamedan, 19:00etan. Mutrikun Goiko Plazan egin dute elkarretaratzea. Aho batez hilketa salatzeaz gain, emakumeenganako erasoen aurrean mobilizatzen jarraituko dutela esan dute elkarretaratzeak deitu dituzten emakume taldeek. "Egoera latzaren aurrean", gizonezkoei ere elkarretaratzeetan parte hartzeko deia luzatu diote.