Iazko mendi martxa
Ziortza-Bolibarko desanexioaren X. urteurrena ospatuko dute aurten, eta VIII. mendi martxa izango da. Azaroaren 30ean egingo dute aipatu martxa, eta dagoeneko izena emateko aukera du interesatuak. Hain justu, azaroaren 26a du izena emateko azken eguna. Horretarako, 652 73 94 65 telefonora watsapp bidez mezua bidali ahalko du parte hartu nahi duenak, edota Facebook sare sozialaren bitartez zein
ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com helbidera mezua bidalita izena eman ahalko du. Hori egiterakoan, izen-abizenak, adina eta kamiseta neurria zehaztu beharko ditu.
Nagusiek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 14 urtera artekoek, berriz, 6 euro. Prezioaren barruan sartuko dira gosaria, hornidura eta kamiseta bera ere. Bestalde, bazkaria jateko aukera ere izango dute frontoian. Herri bazkarian parte hartu nahi duenak, dena den, aparte ordaindu beharko du: 15 euro nagusiek eta 6euro 14 urtera artekoek.
Hala, ordainketa egiteko 3035 0008 77 008 1 02620 5 kontu korrontean (Laboral Kutxa) egin beharko dute diru-sartzea, norbere izena eta bi abizenak zehaztuta.