Iazko irabazleak
Ziriako Andonegi III. Literatur lehiaketara aurkezten diren lanen baldintzen artean honakoak bete beharko dira: euskaraz idatzia, originala eta argitaratu gabekoa eta beste lehiaketaren batean saririk jaso gabekoa izan beharko du.
Gaia librea izango da, eta ipuinek gutxienez hiru orrialde eta gehienez, hamar izan beharko dituzte. Baldintza bakarra bete beharko dute. Ordenagailuz idatzita egon beharko dute, Arial edo Times New Roman ortotipografia erabilita. 12 neurria erabili beharko da, bi tartetara eta orrialde bakarretik idatzita egon beharko du. Aurkezten den lan bakoitzeko hiru ale bidaliko dira.
Hiru sari emango dira: 18 urtetik gorakoentzat (600 euro), herritar onenarentzat (200 euro) eta 16-18 urtekoentzat (100 euro)
Guztira, hiru sari emango dira: 18 urtetik gorakoentzat (600 euro), mukrikuar onenarentzat (200 euro), eta 16 eta 18 urte bitarko ipuinik onenarentzat (100). Idazle berdinak ezingo ditu bi sari jaso lan berberarekin. Hala ere, bi lan ezberdinekin hainbat sari jasotzeko aukera daudela jakinarazi dute antolatzaileek.
Lanak postaz edo posta elektronikoz bidali daitezke. Postaz bidaliz gero, idazlanak izenburua eta egilearen goitizena eramango du agerian, eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, egilearen izen abizenak, goitizena, adina, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, sinadura eta NANaren fotokopia. Posta elektronikoz egiten bada, mezu bat bidaliko da eta bi fitxategi erantsiko dira, bat idazlana eta goitizenarekin eta beste bat egilearen datuekin.
Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira:
Mutrikuko Udala- Kultura Saila. Ziriako Andonegi ipuin lehiaketarako dela adierazita
Txurruka plaza z/g 20830 Mutriku – Gipuzkoa
kultura@mutriku.net posta elektronikora