Bilbon egindako prentsaurrekoa. Argazkia: turrune.com
Zapatu goizean [azaroak 15], gaixo dauden preso politikoen lagun eta senideek, tartean Ibon Iparragirreren ama Angelita Burgoak, agerraldia eskaini zuten Arriagako plazan. Azaroaren 29ko 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik manifestazioa.
Giza eskubideak errespetatuz heriotza gehiagorik ez! Gaixo diren presoak etxean eta bizirik! lelopean egingo da mobilizazioa. Antolatzaileek ohartarazi dutenez preso gaixoen egoera «oso kezkagarria» da.
Espainiar eta frantziar estatuen espetxe politikak ez dituela euskal preso politikoen giza eskubideak errespetatzen azaldu zuten agerraldian. Era berean, preso gaixoak legearen aurka espetxean mantentzen dituztela salatu zuten.
Egoerak bere horretan jarraituz gero “itzulezina” izan daitekeen beste gertaera bat etor daitekeela azpimarratu zuten. “Euskal Herrian gatazka politikoa betirako gainditzeko aukerak zabalik diren honetan, espetxe politika lehen baino beranduago aldatzea ezinbestekoa da”.