Neguko lehen itsas denboraleak euskal kostaldea jo du gaur [abenduak 11], eta bertoko herritarrek ere somatu dute itsasoaren indarra. Alexandra izenez bataiatu duten Atlantikoko ekaitzak bost metro inguruko olatuak sortu ditu. Ondarroan, esaterako, plai musturreko konpoketa lanak bertan behera geratu dira. Izan ere, olatuek dikea gainditzen zuten.
Olatuek nahikoa indar eduki dute. Hala, hondartza pareko guneak hondarrez bete dira; hondartzak ere adar eta bestelako materialez bete dira. Ondarroako Arrigorri eta Mutrikuko Saturraran hondartza lotzen dituen Arbide pasealekua ere itxita egon da.
Bestalde, itsasontzi txikiak ondo-ondo lotuta egon dira portuetan. Ondarroan, horietako batzuk, gainera, hobeto lotzeko, portuan sartu dituzte.
Segurtasun neurriak hartuta, herritar asko gerturatu dira kostaldera, olatuen ikuskizuna ikustera.
[nggallery ID=212]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.