Jon Gurrutxaga kontzertuan. Argazkia: Aritz Larrea
Barikuan, Mutrikuko Abendurock jaialdiaren barruan, kontzertua eskaini zuen Elgoibarko kantariak. Abendurock jaialdiaren bigarren asteburua ondo joan dela adierazi dute Mutrikuko Rock Kolektiboko kideek.
Jon Gurrutxagak “orain arteko jende gehien” batu zuela nabarmendu dute antolatzaileek. “Oso ondo joan zen kontzertua. Taberna gora arte beteta egon zen. Oso giro polita sortu zuen Jon Gurrutxagak”. Gurrutxagak
Hitz lauz bere azken laneko kantuak jotzeko aukera izan zuen, hurrenez hurren. Kontzertua bi zatitan banatuta eman zuen elgoibartarrak; akustiko eran hasi, eta rock formatuan amaitu zuen.
Asteon, asteburu berezia izango da Mutrikuko Rock Kolektiboko kideentzat. Barikuan, Lurra taldearen kontzertua egongo da, 22:30ean Txalapartan, eta zapatuan MRK Rock Gaua egingo dute herriko taldeek Gaztetxean, 22:30etik aurrera.