Musikaren munduan 50 urte betetzear dagoen oriotarrak euskal musikan erreferente bihurtu diren bere kantak eskainiko ditu 22:00etan hasita frontoi nagusian emango duen kontzertuan.
Baldorba,
Itsasoari begira edo
Ekaitza bezalako lanak entzuteko aukera egongo da emanaldi berezian.
Sarrerak 20 eurotan erosi ahal dira, aldez aurretik, Uhagon kulturgunean, Iruzubin eta Sakris tabernetan. Bestela, lehiatilan erosi ahalko dira 22 eurotan.