Angel Toña. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Gaur [otsailak 13] goizean Eusko Legebiltzarrean egin den kontrol saioan, besteak beste, Angel Toñaren inhabilitazioaren inguruan galdetu diote Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendariari.
Lehendakariak ez du horren inguruan argibide gehiegirik eman, baina Toñarengan konfiantza duela berretsi eta auziari buruz Kode Etikoak erabakia hartu zain dagoela adierazi du.
Angel Toña izendatzeko izan zituen arrazoiei eta konfiantzari eusten diela nabarmendu du Iñigo Urkulluk, Eusko Legebiltzarrean egin den kontrol saioan PSE-EEk egindako galdera baten aurrean
Hain zuzen ere, oraindik ere sailburu gisa jarraitzen duela nabarmendu du Urkulluk. “Sailburuari eman diodan agindu bakarra gure programa betetzea da, eta eutsi egiten diet hura izendatzeko nituen arrazoiei eta konfiantzari”, erantzun du, PSE-EEk egindako galdera baten aurrean.
Angel Toña ondarrutarrak sailburu kargua zin egiten. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Ondarrutarrak enplegu sailburu izateko irizpideak betetzen dituen galdetu diotenean, ostera, “enpresa munduaren ezagutza” eta “langileen interesen” defentsan aritu dela erantzun du Urkulluk. Era berean, Toñaren “nortasuna” eta “konpromiso soziala” azpimarratu ditu.
Atzo [otsailak 12], Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak egindako adierazpenetan, konkurtso administratzaile izateko gaitasungabetzearen informazioa Eusko Jaurlaritzaren Etika Publikoaren Batzordearen eskutetan utzi duela adierazi zuen. “Herriaren eta Jaurlaritzaren onerako”, Batzordeak karguan jarraitu behar duen ala ez “ahalik eta lasterren” erabakitzea espero du.
“Egindako akatsa eta eragindako mina” aitortu eta Urkulluri ez esatea konkurtso administratzaile izateko urte eta erdiko inhabilitazioa ezarria zuela ere akatsa dela onartu du Angel Toñak
Sailburu izendatu dutenez geroztik, Legebiltzarreko Osoko Bilkuran parte hartu zuen atzo estrainekoz, eta bertan “egindako akatsa eta eragindako mina” aitortu zituen Toñak. Onartu zuen akatsa izan zela lehendakariari jakinarari ez izana sailburu izendatu aurretik konkurtso administratzaile izateko 18 hilabeteko inhabilitazioa ezarria zuela.
Era berean, pozik agertu zen
euskal sindikatu guztiak eta patronala bere alde jarri direlako. Bere ustez, emandako babesa “albiste ona” da Jaurlaritzarentzat eta baita beretzat ere.