Iparra Galdu Baik plataformak antolatuta, Iparragirre etxera ekartzeko eskatu zuten argazki erraldoi bategaz.
Markina-Xemeingo Sarek antolatutako hitzaldia 19:30ean hasiko da, eta hizlariak Ibon Iparragirreren senideak eta Fernando Arburua psikiatra izango dira.
Ibon Iparragirre Burgoa larriki gaixo dagoen preso politiko ondarrutarraren egoera kritikoa bihurtzen ari dela salatu dute senideek behin eta berriro. Presoaren defentsak jaitsiera nabarmena izan dute kartzelan sartu zutenez geroztik. «Orain dela ia urtebete atzera ere kartzelara eraman zutenean bere defentsak 450ean eta 70 kilo zituen. Momentu honetan, 60 kilo baino gutxiago ditu eta muskulu masa galdu du. Aurpegia erabat argalduta du, eta ondorioz, haginetan dituen inplanteak ere mugitzen hasi zaizkio».
Ibon Iparragirreren senideez gain, Fernando Arburua Jaiki Hadi, Presoei prebentzioa eta laguntza eskaintzen duen elkarteko psikiatrak espetxeak osasunean duen eraginari buruz hitz egingo du.
Lea-Artibai mailan larriki gaixorik dauden bi preso daude. Ibon Iparragirre Alcala Meco kartzelan eta Jose Ramon Foruria markina-xemeindarra etxe kartzela betetzen.