Arbola ikastaroa, Lekeition
Lekitto Bedarrak antolatuta, arbolen inguruko ikastaroan parte hartu zuten zapatuan (otsailak 21) Lea-Artibaiko eta inguruko beste herrietako 27 herritarrek. Ikastaroa EHNEko Unai Arangurenek gidatu zuen. Eguraldi txarra zela eta, teoria zertxobait gehiago landu zuten, kultur etxean. Baina Abaroa lorategira joateko aukera ere eduki zuten parte hartzaileek. Orokorrean, ikastaroa «oso ondo» baloratu zutela esan dute Lekitto Bedarrekoek.