'La sal de la tierra' Sebastiao Salgado argazkilariari buruzko dokumental ikusgarria emango dute Uhagonen
Argazkilaritza eta ingurugiroa uztartuko dituen ekitaldi berezia antolatu dute Uhagon kultur elkarteak eta Ekozain ekologia taldeak batera. Sebastiao Salgado argazkilari brasildarrari buruzko La sal de la tierra dokumentala emango dute alde batetik, barikuan (otsailak 27), 20:00etan Uhagon kulturgunean.
Lea-Artibai eta Mutriku
Argazkilaritza eta ingurugiroa uztartuko dituen ekitaldi berezia antolatu dute Uhagon kultur elkarteak eta Ekozain ekologia taldeak batera. Sebastiao Salgado argazkilari brasildarrari buruzko La sal de la tierra dokumentala emango dute alde batetik, barikua (otsailak 27), 20:00etan Uhagon kulturgunean. Bestalde, Ekozainek antolatzen duen Ekoargazki lehiaketaren azken hamar urtetako ibilbidea jarriko dute ikusgai, erakusketan.
Orain dela 40 urtetatik, Sebastiao Salgado argazkilariak kontinente guztiak zeharkatzen ditu gizadiaren aldaketak harrapatuz. Historiako gertaera garrantzitsuen testigu izan da: nazioarteko gatazkak, goseteak, exodoak… Orain, bide berri bat hartu du landugabeko lurraldeetara, eta paisaia handi horietako fauna eta flora aurkitu eta argazkigintza proiektu erraldoi batean harrapatu ditu, planetaren edertasuna omentzeko asmoz.
Ibilbide berri hori erakusten dute La sal de la tierra dokumentalean azken zeharkaldietan lagun izan duen bere seme Juliano Salgadok eta Wim Wenders argazkilari eta zinegileak.
La sal de la tierra dokumentaleko argazki bat.
2014an estreinatu zen dokumentalak, hainbat sari irabazi ditu: 2014ko Oscar sarietan, luzemetrai dokumental onenerako izendatua egon zen; 2014ko Cesar sarietan, Dokumental onenaren saria eraman zuen; 2014an, Cannesen, Epaimahaiaren sari berezia (“Un Certain Regard”) lortu zuen; 2014ko Goya sarietan Europako pelikula onenerako izendatua egon zen; 2014ko Donostiako zinemaldian, Publikoaren saria eraman zuen; eta 2014ko Independent Spirit Awards sarietan, Luzemetrai dokumental onenerako izendatua egon zen.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.