Umeentzako ikuskizuna, barikuan, Mutrikuko Zabielen
Saioa 18:00etan hasiko da, Zabiel kultur etxean, Mutrikuko Udalak antolatuta.
Eneko Etxebarrieta da ikuskizuneko protagonista. Etxebarrietak munduari buelta eman zion, bizikletarekin. Eta antzezlanak Etxebarrietak bisitatutako 32 herrialdetan bizitakoak modu umoretsu, hezitzaile eta artistikoan kontatzen ditu.
Faustina, aldiz, Etxebarrietaren bizikleta da. «Munduari bira emateko ezinbesteko gauzak aneketan sartu, Tibetera igo eta bertan tibetar familia bat eta beren yak-ak ezagutuko dituzte. Txinako harresiaren ondoan ere gaua pasatuko dute eta ostean Australiako basamartua zeharkatuko dute», azaldu dute ikuskizunaren arduradunek.
Antzezpena pantailan ematen diren irudiekin lagunduta dago. Pantaila horretan, hain zuzen ere, Etxebarrietak eta Faustinak ezagutuko dituzten pertsonaiak agertzen joango dira, kontakizuna errazteko.
Umeak protagonista. Musikari dagokionez, Bingen Mendizabalen doinuek girotuko dute ikuskizuna.
Oro har, antzerkiaren bidez, eta argazkiak, musika eta hainbat soinu efektu erabiliz, umeek ipuin harrigarri baina erreal bat beraiena balitz bezala bizitzea lortzen dela gaineratu dute arduradunek: «Bizikletagaz munduari buelta eman eta protagonistak izatea lortuko dute umeek».