Hainbat aukera egongo dira domekan Ondarroako eta Lekeitioko merkatu txikietan
Domekarako bestelako plan bat eskainiko diete herritarrei Lea-Artibaiko merkatariek; izan ere, egun horretan, Lekeition zein Ondarroan merkatu txikia egingo dute.
10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, esaterako, Ondarroakoa merkatua, Itxas Aurre plazan. Eguraldi txarra egingo balu, Berdura Plazara lekualdatuko luketela jakitera eman du Zatozte Ondarroako merkatari eta ostalarien elkarteak. Kasu horretan, 15:00ak arte izango luke herritarrak Bengoetxea, Egidi, Gandiaga, Gili Gili, Goiko Torre, Ituarte, Lide, Mila, T.X.O., Tiki taka, Txikitxu, Urruzuno eta Zibot dendetako aukerarik onenez gozatzeko aukera.
Aurrekoetan bezala, aurten ere, «kalitaterik onena, prezio ezinhobean» eskainiko dute dendariek.
Hala, «aukera bikain hori» aprobetxatuta, «egun eder bat» pasatzera gonbidatu ditu herritarrak Zatozte elkarteak; bitartean, «herriko pintxo ederrak dastatuz, toki zoragarriak ikusiz eta neguko azken aukerak aprobetxatuz».
Kitto merkatari elkarteak Lekeition jarriko duen merkatu txikia ere 10:00etan irekiko dute dendariek, eta 15:00ak arte denetariko aukerak izango dituzte salgai Eskolapean –Euria bada, Kontsijopean–. Hain zuzen, herriko 20-25 bat dendetako produktuak erosteko aukera izango dute domekan Eskolapera bertaratzen direnek.