Alamedatik hasita, larriki gaixorik dauden Euskal preso politiko gaixoen eskubideen aldeko manifestazioa egin da gaur [martxoak 28] Ondarroan.
Ehunka pertsonek Berandu baino lehen, preso gaixo larriak etxera! lelopean, behin baino gehiagotan presoak etxeratzeko eskatu dute kalerik kale. Ibon Iparragirre, Txus Martin, Jose Miguel Etxeandia, Inma Berriozabal, Gari Arruarte, Aitzol Gogortza, Ibon Fernandez de Iradi, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Jagoba Codo, Josetxo Arizkuren eta Iñaki Etxeberria gaixorik dauden preso politikoak gogoan izan dituzte manifestazio osoan.
Manifestazioa Nasa kaletik igarotzen
Ekitaldia jendez gainezka zegoen Musika Plazan amaitu da. Bertan, Iparra Galduk Baik plataformako Ane Miren Barrenetxeak eta Gotzon Iparragirrek hartu dute hitza.
Gaurko manifestazioagaz Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarrak azken urtean jasan duen “sufrikarioa” salatu eta preso gaixo larri guztiak “berandu baino lehen” etxeratzea exijitu nahi izan dutela nabarmendu du Barrenetxeak.
Era berean, azken astean izan diren atxiloketak gaitzetsi nahi izan dituzte. “Aste honetan presoen osasuna artatzen duten mediku eta profesionalean aurka bideratu den polizia operazioa gaitzetsi nahi dugu”. Arratsaldean Donostian egin den manifestaziora joateko deia ere luzatu diete Musika Plazan bildutako guztiei.
Jendetza batu da Musika Plazan
Gotzon Iparragirrek Ibonen anaiak, ostera, presoen eskubideen aldeko borrokak inoiz baino “zentzu gehiago” hartzen duela azpimarratu du. “Etxerat eta Jaiki Hadiko kideen atxiloketek, argi eta garbi uzten dute nolakoa den estatu espainiarreko agintarien benetako izaera. Bake eta elkarrizketarako inolako borondaterik ez daukate, eta eztabaida politikorako gaitasunik ezean, indarkeriak sortzen dituen miseriez elikatzen dira”.
Gaur Ondarroan egin den manifestazioa azken hiru asteotan burutu den kanpainaren helmuga izan dela ere aipatu dute. Hiru astean Alcala-Mecoko kartzela zuzendariari, Espetxe Zaintzako epaileari eta Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiari 6.000 gutun inguru bidali dizkiete. “Hasiera batean eskualdera mugatutako ekimena izan bada ere, beste herri batzuetatik gutun ereduak eskatu eta euren kabuz abiatu dute ekimena. Eskertzekoa da euren laguntza, benetan”.
Iparra Galdu Baik plataformak igorritako datuen arabera, leku hauetan jaso dira gutunak:
Ondarroa: 1.093
Elizondo: 210
Elgorri: 260
Irun: 250
Donostia (Egia auzoa): 300
Lezo: 250
Zarautz: 175
Orereta: 35
Mutriku: 110
Zestoa: 60
Errezil: 30
Hernani: 360
Lekeitio: 300
Bilbo (Indautxu): 360
Bilbo (alde zaharra): 171
Bilbo (Santutxu): 120
Bilbo (Uribarri): 75
Bermeo: 270
Oiartzun: 150
Deba: 300
Markina-Xemein: 100
Bilbo (San Inazio): 60
Arrigorriaga: 120
Galdakao: 156
Bilbo (Atxuri): 108
Mungia: 90
Sopela: 108
Busturia: 40
Madril: 90
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.