HITZAko webguneak mugikorretan ikusgai daude
LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZAko webguneak mugikorretan itxura berriagaz ikusteko aukera daukate herritarrek.Zehatz esateko, bi webguneetako (www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus eta www.busturialdea.hitza.eus) diseinu berriak albisteak i...
Zehatz esateko, bi webguneetako (www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus eta www.busturialdea.hitza.eus) diseinu berriak albisteak irakurterrazagoak egin eta bilaketak errazten ditu. Informazioa modu garbiago batean jasotzeko aukeraz gain, eskualdeko agendak, argazki galeriak zein bideoak (multimedia atala) ere kontsultatu ahal dira. Eta bide beretik, iritzi artikuluak eta orain arteko albistegiak ere ikusgai daude.