Urtarrileko atxiloketen harira, Gernika-Lumoko Arrano etxea miatu zuten guardia zibilek
Azken egunotan Guardia Zibila dozenaka euskal presoren senideeiĀ deitzen ari da. Atzo [apirilak 13] Gipuzkoako hainbat senideri Guardia Zibilaren Intxaurrondoko egoitzara deklaratzera joateko agindua eman zien, eta gaur [apirilak 14], ostera, Ondarroako presoen senideei ere lehen zitazioak banatzen hasi dira.
Ondarroako kasuan, esate baterako, Urtza Alkorta Arrizabalagaren, Eneko Etxaburu Markuerkiaga, Kemen Uranga Artola eta Ibon Iparragirre Burgoaren senideei zitazioak eskura eman dizkiete gaur goizean guardia zibilek. Alkortaren senideek adierazi dutenez, astelehenean [apirilak 20] 12:00etan La Salveko Bizkaiko Guardia Zibilaren komandantziara deklaratzera deitu dituzte. Iparragirreren, Urangaren eta Etxabururen senideek ere egun berean deklaratu beharko dute 09:45ean, 10:30ean eta 12:45ean, hurrenez hurren.
Gipuzkoako familien kasuan, aldiz, hurrengo bi asteetarako jarri dizkiete guztiei hitzorduak: apirilaren 20a eta 29a arterako. Guztiek ere lekuko gisa deklaratu beharko dute.
Lekuko modura
BERRIAren arabera, “kapitalen zuritze” delitu batekin lotutako auzi baten harira deklaratu behar dutela esan diete guardia zibilek senideei. Abokatuen ustez, urtarrilaren 12an abokatuen aurka egindako
Mate izeneko operazioagaz izan lezake lotura neurriak.
Guardia Zibilak 16 pertsona atxilotu zituen: EPPK-ko presoen defentsa lanetan aritzen diren hamabi abokatu eta Herrira-rekin lotu zituen beste lau pertsona atxilotu zituen; guztiak kapitalak zuritzea egotzita inputatu zituzten.
Itxura guztien arabera, auzi horretan presoen senideek azalpenak lekuko modura ematea nahi dute orain guardia zibilek.