Lekitto Bedarra ortularien elkartearen eskutik “Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian” dokumentala eskainiko da eguenean, apirilak 23, gaztegunean. Dokumentala ikusteagaz gainera, solasaldia egingo da dokumentalaren eta gaiaren inguruan.
Ehne-Bizkaia eta Bizilurren elkarlanetik sortutako dokumentalaren bidez Euskal Herrian elikadura burujabetzaren inguruan eraikitzen hari diren esperientziaeta alternatiben berri ematen da. Dokumentalak Euskal Herrian dagoen eredu agroindustrialaren ondorio kaltegarriak erakutsi nahi ditu, maila sozial, ekonomiko nahiz ingurumen arazoak, eta honen aurrean, bertako nahiz munduko nekazaritza sektoretik eraikitzen ari den alternatiba nabarmendu: elikadura burujabetza. “Zazpi probintzietako hainbat esperientzien bidez, elikadura burujabetza gure herri eta hirietan aurrera doan errealitate bat dela ikusiko da”, diote egileek.
18:30ean hasiko da emanaldia.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.