1996ko urrian autobus zerbitzua bertan behera geratu zen Ispasterko Goierri auzoko bizilagunentzat. Orain, 18 urte geroago, Ispasterko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko elkarlanari esker, “gutxiengo zerbitzu bat” eskainikoko zaie Solarte, Soloara, Gallete eta Barainkako auzotarrei.
Ordutegia eta ibilbidea: autobusa Lekeitioko geltokitik Barainkako eskola zaharrera arte joango da, 09:00etan eta 12:45ean. Bueltako zerbitzua, alegia, Barainkatik Lekeitioranzkoa, 09:30ean eta 13:15ean izango da. “Erabiltzaileek, Lekeitiogaz lotura izateaz gain, Lekeitiotik Bilbora, Gernika-Lumora edota ospitalera joateko lineekin lotura izango dute”, azaldu dute Ispasterko Udaleko arduradunek.
Berrikuntza hau lineen berrantolaketari esker lortu ahal izan dela gaineratu dute. “Aurrerantzean, herritarren erabilpenaren arabera, eta aukera ezberdin berriak sortuko balira, udalak eta Foru Aldundiak zerbitzua hobetzeko lanean jarraituko dugu”.