Gipuzkoako Ohorezko mailara Mutriku edo Orioko igoko den erabakitzear dago oraindik ere. Izan ere, aurreko zapatuan [maiatzak 23] kanporaketen joaneko partidan berdindu eta gero, dena airean dago.
San Migel futbol zelain jokatutako partida “tentsio handikoa” izan zela nabarmendu dute talde mutrikuarraren arduradunek. “Bi taldeen arteko neurketa garrantzitsua zen, eta tentsio handia egon zen zelaigunean. Falta asko eta txartel egon ziren. Horien artean, Orioko jokalari bati ateratako txartel gorria”.
Mutrikuko nagusien lehenengo taldea. Argazkia: Mutriku F.T.
Bestalde, partida oso lehiatua izan bazen ere, inork ez zuen aurkariaren atean golik sartzea lortu. Horrenbestez, mutrikuarrak abantaila txiki batekin joango dira itzuliko kanporaketara. «Gure helburua golik ez jasotzea zen, eta hori lortu dugu. Abantaila horrekin, Orion puntuatu eta irabazteko ahalegin guztiak egingo ditugu. Itxaropentsu gaude”.
Kanporaketa, bizi-bizi
Emaitza hori eta gero, kanporaketek bizi-bizi jarraitzen dute, eta talde batek zein besteak asko sufritu beharko du mailaz igotzeko. Zapatuan [maiatzak 30] Orioko Mendibeltz futbol zelaian 17:00etatik aurrera jokatuko den partidan erabaki daiteke Ohorezko mailarako igoera; hil ala biziko partida izan daiteke mutrikuarrentzat.
Zale eta herritar guztien laguntza eskatu dute klubeko arduradunek eta jokalariek. Hori dela eta, Oriora joan nahi duten guztientzat autobusa antolatu du klubak. «Nahi duten guztiek aurretiaz izena emateko aukera izango dute klubean bertan edo gutako batengana hurbilduta».